Orrialde:Garoa (1912).pdf/364

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

lapur-etxeak dira» (Moxolok: Orrenbesteraño ez orratik). «Asko gara, guztiok alkartu gaitezen ta zor doskuena eskatu daigun». (Ardosaltzalle batek: Neuk ere, zure ondoko batzuei, edandakoen ordaña eskatu bear diet). «Agintarixakana goazen ta esan deixogun geu gerala geixen, geu gerala indartsuen». (Ermutarrak: Ori dok! Ukabilla nagusi). «Ezergaitik ez bildurtu; gogor egin bear da; gogor andiki, agintari, legegille ta abadien aurrian. Geure indarrez, geure kemenez, gauza guztiak goikoaz bera jarri biar ditugu: legiak ausi, agintarixak azpiratu, aberatsak ebaki, pralleak larrutu, elizak erre...» (Plazenzitarrak: Bai, mutil; ator Plazenzira). «Orrela ekarriko degu aginpidia pobrien eskuetara, orrela izango degu dirua ugari». (Lengoak: Orrela izango degu... adarra jotzia). «Adiskidiak, lagunak: danok batera diar egin daigun: gora erri langillia! bera legiak! bera ugazabak! bera gizon alperrak! bera soñeko beltzak! bera argizai jaliak! Biba la repúbica! Abajo inkisisión!» (Geienak: Gora! Bera! Abajo! Txaloak, oiuak, marruak, Trágala, Marsellesa ta Intenazionala...).