Orrialde:Garoa (1912).pdf/366

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Non goaz?
—Ia Goienetxen.
—Amaika bidar egin det azkar emendik etxerakoa, baña...
Egualdia, bidaztien kopeta bezela, itzal agiri da. Goibel zerua, odeiak geldi, txoriak ixil, aizearen izpirik ez, soroetan iñor ez, errekastoak ur gabe... izadiaren indarrak bukatu dirala esan leike.
Bada orratik zerbaiten otsa. Txuri zakurra bere baserriko atarian uluaka dabil.
Zakurraren uluak auzotegi guztia izutzen du.
Arratsaldeko iru terdiak dira, baño Joanesen gelatxoan argia jarri dute, il-zorikoen argia.
Oe zurian luze luze, burko bigunean burua ondatuta, arnasarik artu ezinda, izerdi larriz bustirik, azkenetan dago Joanes, Zabaletako nagusi zarra, Urbiako artzai ospetsua, Aloña mendiko jaun ta erregea.
Lenago, Urbian bizi izaten zanean, lotara baño len, ardiak non ta nola gelditzen ziran begiratu oizuan bezela, orain, betiko lotara dijoanean, etxalde maitea nola gelditzen dan begiratzen du. Ai! Bere ondoan dauzka batzuek, baña beste batzuk lurbi-