Orrialde:Garoa (1912).pdf/367

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

rako zelai zabaletan sakabanatu zaizka Denak ikusten ditu irudimenez. Juan Andres oso urruti, arrotzen artaldean, euskalduntasuna galdurik, Zabaletakoen itxura gabe, seme ziztrin ergelaren guraso... Martin, askozaz urrutiago: illoba oni anima aldatu zaio, ta animak, aldatzean, txit urrutira joan oidira, gorputzak lengo tokian egonarren. Bai, argitik illunera, Jaunagandik Etsaiagana, usoak bele ta arkumeak otso egiteraño. O zer samiña norberak maite duan umea otso biurturik ikusi bearra, sorterri, adiskide ta gurasoen zematzalle! Jaungoikoak ikutuko al zion Martiñi biotzean, Malentxoren bitartez... Malentxo! Ura ere aldendu zan, baño Jesusen artaldera, zeruetako atarira, animak eskatzen duan zorionaren eske. «Malentxo nere maitea! —dio— egin otoitz Zabaletakoen alde, nigatik egin otoitz, orain, nere eriotzako ordu onetan. Zure otoitzak itxaropen andia dakarkit animara».
Samiñetan ere paketsu dago Joanes zintzoa.
Pake ta itxaropena musuko argitasunean igartzen zaizka.
Bere patxadeak, bere begi gozoen leñar-