Orrialde:Garoa (1912).pdf/368

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

gitasunak, bere ille ta bizar zuri luzeak, Lege Zarreko Gurasoen itxura ematen diote.
Oiaren inguruan daude, negarrez urtzen Ana Josepa ta Paula, Iñazio Mari ta Jose Ramon, Mikalla ta Katalin. Gogoz emango luteke bizitzaren zati bat, aitonarena luzatzeagatik.
Aitonak il bear du; bere ondasuna, Uribarriko etxejauntzarik andiena, laster utzi bear du; baño Zabaletan etxe-nagusi jartzeko leiarik iñola ezta. O, gaurko aberatsak, oraingo nagusiak, eztira iñon orrela bukatzen!
Aloñako erregeari, ainbeste baserritarrek opatu duan errege-zigorra berez erortzen zaio, baño Zabaletan ezluke iñork errege-zigor ura eskubian artu nai. O, errege ta gizon agintariak eztira beñere orrela iltzen!
Mitin zaleak kendu ezkero, denak maitatzen dute Joanes ona: uritarrak, menditarrak, auzokoak, etxekoak, Aranzazuko Amak, Aitzkorriko Jesusek.
Eskuetan dauka Jesusen irudia, Malentxok biraldu zion gurutzea, ta papar gañean Ama Mariaren kutun bustia, arna-