Orrialde:Garoa (1912).pdf/369

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

sestuak ematen dizkan neurrietan goruntz ta beruntz, itxas irakiñeko uztai azalkorra edo zeru-alderako atoi-ontzia bezela.
Iñork eztu mutik eta zirkiñik egiten; gaisoaren bularreko zurrua baizik ezta etxean ezer entzuten.
Baño Joanesen oroimena bizi ta atseden gabea dabil. Zerutik lurrera, betikotasunetik egunetara, Galiziatik Euskalerrira, Malentxogandik Josegana dijoakio.
—Bai aldator, —galdetzen du— mutilla bai aldator?
—Bai, aurki onezkero, urrean bear luke... Badantzugu, emen da.
Umezurtz errukarria, astiro astiro, lerden lerden, oinkadea bada-ezpadan jaurtigiaz, ate aldamena eskuz idoroaz, Manuelen besotik aurkeztu da.
—Jose!
—Aitona!
Gelako guztiak berriren berri negarrez asten dira, ta Joseri naigabeak jaten dio itza.
—Atoz, zai nengoan.
Bata, oiaren ertzean belauniko, ta bestea mutillaren burua ta arpegia ikutzen, Isaak ta Jakob dirudite; baña emen Isaak baño