Orrialde:Garoa (1912).pdf/371

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tengo det aterik ate Jaungoikoaren izenean Ni baño andiagoak ibilli dira».
—To —jarraitzen du Joanesek— to, Jose, arzak Malentxoren gurutzea, mun egiok. Iretzako dek geroxeago; orain, pitin batean, neretzat... Zeruko giltza dala uste diat...
Artzai zarrak, gurutzea, umezurtzaren ezpañetatik bere ezpañetara, darama. Jesus, Joanesen aoan besoak zabalik dago, aspaldiko adiskidea Beragan artzeko zai bezela, ta Joanesen animak laztan batean ertetzen dio; laztan bero, gozo, luzearen bitartez ematen dio Joanesek Egille Altsuari anima, euskaldun animarik ederrenetakoa...
.........................................................................
Zerua goibel, odeiak geldi, txoriak ixil, aizearen izpirik ez, soroetan iñor ez, errekastoak ur gabe... Uribarri aldean izadiaren indarrak bukatu dirala esan leike.
Txuri artzanora saletxe barruan gordea dago, ulua ta ulua.
Eliz-kanpaiak, noizik beingo dumm... dumm! ... lodi sendoan, Joanesen ilberria zabaltzen asi dira, ta baita ere uritarrak, zein il dan jakin baño lenago. Lurra utzi duan animagatik arren zintzoetan...
Kanpaien ots illuna Bidaurretaraño az-