Orri hau berrikusia izan da
XX.
AZKENENGO ALBISTEAK
Garoa bukatu da.
Nere irakurgaia esan nai det, bada mendietako garo landarea bizi da oraindik eta mendiak dirauten artean iraungo du.
Eztio ajola egi ta egal guztiak iritariz moztuarren. Sustraia gelditu ezkero, garoa egon dan tokian berriz ere garoa dator. Ai orrela euskalduna zan lekuan euskalduna jaioko balitz, siñistetsuaren lurrean siñistetsua erne, Zabaletan bezela!
An bai garoa ezko, iori ta usaitsu! Zabaletako baserrian euskalduntasuna oso lenean daukate, lenean ta berean; arlo, izkera, oitura ta jarraipide guztietan.
Aitona ilzala bi urte badira, baño Joanesen anima bere alderdi ta ondorengoetan bizi dala deritzot.
Jose Ramonek, azal ta barru, aitaren itxura ta egokierak dauzka. Burua zuri ta