Orrialde:Garoa (1912).pdf/374

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

mintzoa garbi, gorputza lerden ta gogoa zuzen, bein baño ere azkarrago, zarrago ta obeago, Joanes bigarrentzat artu dezakegu Bera da orain etxeko jauna; berak agintzen du non zer lan egin; berak igotzen du Urbiara antziñetako bide ziorretatik zear; berak bedeinkatzen du maia, baserrian badago; berak erakusten du Jaungoikoaren bildurra oñordekoen artean.
Artalde andien jabe da, moxalak txito ugaldu zaizko; ukulluan nai aña ele gordetzen ditu, ganbaran bear aña ta geiago ala, ate aurrean ta ellor barruan ainbeste garo ta iñaurkin.
Jose Ramonen mendeko guztiak, gure asaben bideari jarraika, Jaunaren aginduetan pozkiro dabiltz. Pake osoa dago Zabaletan: pakea, ogia, osasun ederra.
Ala ere, baserri artara dijoazenak ikusi dezakete andretxo igar zimur bat, garo legorra baño igar ta zimurragoa, ezpañak egundo bitu eziñik, itza ta otoitza dariola, seme ta illobai agirika edo aspaldiko seaska ondoan ereslari: Ana Josepa da. Bai, sarri entzuten dira Zabaletan amona biziaren zital-itxurako esakerak, batari ta besteari oska, Aita gure-Ave Mariak edo-