Orrialde:Garoa (1912).pdf/375

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

nondik urratuaz:... ta bedeinkatua da zure sabeleko frutua Jesus. Mutil, abar batzuek bituitzak, alperrerian egon gabe. Non ago baña, beti lanetik igesi? ... erregutu ezazu gu pekatariokatik... Neska, olioa ekarri zan, lapikoari begiratuion... orain eta gure eriotzako orduan... Esneak erre usaia zeukan... Gloria Patri Pillio Espirituri Santo... Orea egiten eztakizute. Bai gatz gutxiko emakumeak! Maratzagoak izan gera gure egunetan... Sicut erat in principio... Anitzez sumatu oida, sukalde bazterrean, amabisabaren edesiketa dardarazkoaz, Kataliñek lenago antolatua bera:
Seaska zarrak aur berria du
Zeruetatik jetxia,
Aingerutxoak ekarri dute
Ezur t'aragiz jantzia.
Jaunak eman dit neretzako ta
Nerea det nik Madalen.
Maite kutuna, ezaidazala
Jaun zerukoak berriz ken.
Zeñen aurra du seaskan? Manuelena. Irakurleak eztaki: Manuel Etxenausiko Isabelekin ezkondu zan, Isabelek neskato