Orrialde:Garoa (1912).pdf/376

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

gizen sendo bat eman zion, ta Malentxo dasaiote umeari Bidaurretako izebaren oroimenean Malentxo bigarrena da Zabaletako jostallua. Pitxitxo ta maitetxo, pa neri ta ma orri, gure poxpolin ta gure krabelin, goazen apapa ta jarri apatx, gazteakandik zarrakana, lurretik musura, seaskatik besoetara, aide guztiak jan bearrean darabilte aurtxoa.
Zoritsu dira beraz gure ezagunok? Zabaletan bai; obeto ezin.
Galizitik datorzkiote nolabaiteko berriak. Luzaroetan ezer jakin ez ta gero, orain oraintsu izan zituenak Ana Josepari animako gandua kendu zioten, Jose Ramoni negar andiak eragin. «Nere anai maitea: —esaten zuan Juan Andresek— aspaldietan eztegu zuen albisterik, baña eroso izango zeratela deritzot. Gu ez, gu ezkaude ondo. Nere egunetan lan asko egin det eta diru asko irabazi ere bai, baño nere semeak geiago eralgi du. Eznuan ondo azi, bigunegia izandu naiz, ta ortik nere ondamena. Ikasten zegoalakoan, joko ta nagikerian igaro ditu egunak eta urteak, eta gaur, bizarrez oso jantzi danean, griñak ugari, diruak urri ta irabazteko gaitasunak