Orrialde:Garoa (1912).pdf/377

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

auzoan Sendakin izatera ezta eldu, ogibiderik eztauka ezer, iñork eztu ikusi nai: neuk ere ez, gurasoa izanarren. Gutxitan dator nere ondora. uri batetik bestera dabil mitiñetan, berritxukerietan, naste guztietan, nagusi-morroien tarteko, gizonak eta erriak arautu bear dituala. Au ere bada ba! Beretzat aña izan ez ta besteak baño geiago dala uste; bere burua oker erabilli ta besteak zuzendu nai. Errukarria! Oraindik eztu bere itxumena ezagutzen, baño igarriko dio aurki. Asi zaio jazkerea, atze ta aurre, orpo ta idun, pobre de levita dala adierazten.
Benetan pobre nik emango diotanagatik... Oso erori gera. Juanito ta bere tajuko alper batzuek zirikatuta, iru edo lau aldiz, estuen nebillen orduan, bertanbera utzi naute langille guztiak, eta nere azkenengo txanponak deabruak eraman dizkit. Galera gaiztoak izan ditut, emengo lanak zearo gelditu dira, etxearen gañera geiegi atera det, andrea ere gaixorik daukat eta... larri larri nago.
Ara, lotsatzen naiz, baña... zerbaitean lagundu albazeinkide... millatxo bat peseta edo...