Orrialde:Garoa (1912).pdf/38

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

etxekoandre zarra, garbia, beartsuentzat oso emankorra, etxekoentzat eutsia, batzuetan eutsiegia. Ala zioten beintzat Zabaletako aita semeak, eta aiek bazekiten.
—Jolas andiak izaten dira gurean —esan oizuan Jose Ramonek— zerbait erosi bear degunean. Amak gordetzen du katu-larrua, ta ezin izaten zaio askatu erazi.
Beti aigera:
—Ama, dirua bear degu ba orain ere.
—¿Dirua? ¿Beti dirua? ¿Zertarako?
—¿Manueltxori praka batzuk eta abarketak erosteko.
—Ama Kataliñek egingo dizka prakak eure batzuekin.
—¿Jai egunetarako ere bai?
—Baita. Ondo ederrak dauzkak jantzi naiezta ganbarako aga zarrean. Ederrak, ama, atze ta aurre arabakiz beteak daudeta?
—Ezta ajola.
—¿Ta abarketak?
—Eztauka oraindik ain zarrak.
—¿Zarrak eztauzkala?
—Ator Manuel, begiratu beio, ama, nola biatzak agiri dituan.
—Josiko dizkat biarko.
—¿Biatzak?