Orrialde:Garoa (1912).pdf/380

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ta lurreko aginduen etsai Baño ez omen da orain lengo adiskidien adiskide. Dirua etzioten ba eskatu! Alperrai dirua! Erantzuera zorrotza bai, erderaz: el Nunsio que os de, lo mio para mí es y...
Mikalla ta Paula eskerdunak. Aiek apaindu zuten etxea, aiek osabaren gizantza egokitu, aiek, animaren alde, Mezak aterazi, otoitzak egin, elizkizunak eragin, opariak eskeñi...
Paula ezkongai aldago? Bai zera! Diruduna ezkongai? Ez gaurko egunean, senarrik nai badu. Euliak eztira ta gizonak txanponetara. Aberats ikusi orduko, mutil gazterik bikañenak abitu ziran Paulari jarraika, txurikeri labañak ixuriaz, maitasun zindoen itxurak erakutsiaz, ta baita ere Paula, gezur legunai jaramon gabe, asi zan... Joseren biotza alegiñean irabazten.
—Etorri zaitzu txandea —esan zion amak.
—Etorri zait. Bein edo bein!
—Oñatiko gizaseme guztiak zeureak dira.
—Ta ni batena izan, batena bakarrik.
—Begia zeñi bota diozu?
—Jose bear det.
—Iturraldekoa? Orain!!