Orrialde:Garoa (1912).pdf/381

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Iñoiz baño geiago. Len, besterik ezean nai niola esan zitekean; gaur, askoren artetik aukeratzen det, errege guztien artetik aukeratuko nuke. Zetarako ditut ondasunak Joserentzat ezpada?
—Itxua dezu baña!
—Anima du argia.
—Itxusia dago!
—Barrutik da eder. Paulatxo! Jaunaren izenean, begiratu eizketzu ainbesteren alderdiak.
—Ezagutzen ditut, zalduntxoen berri badakit. Onenaren andre nagusi baño naiago det Joserekin eskale.
—Kasketa!
—Biozduna.
—Ezertarako eztan gizakumea...
—Ezbeza nere biotzean ikutu, minbera daukat, maitetasunez minberatua.
—Ainbeste diru daukagunean...
—Diruak edozeñentzat, Jose neretzat...
—Eta berak nai ezpadu?
—Baita! Norbaiten bearrean dago, ta neuk zaintuko det: etxean edo txirotegian, neu izango naiz Joseren ama, edo arreba, edo neskamea...