Orrialde:Garoa (1912).pdf/382

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Jas! Aita Santiagok adiña eman daigula...
Orrelako maitetasunak irabazi ta beratuko eztuan gizonik ezta. Iturraldeko mutilla, gallendua, lilluratua, eskerrez beterik, Azkarragako neskatxa on, zuzen, gartsu ta kementsuagana osoro auspeztu zan.
Paulak Joseren emaztea izatea iritxi du, Joserentzat bizi da, ta Jose, biotz biotzez, Paularentzat. Danean batera datoz, alkarren gurariak asmatzen dabiltz; ezkondu ezkero arantza batek eztie ikutu, abaraskarik gozoena, eztirik eztiena miazkatzen daude. Senar emazte berdiñagorik, gizo-emakume apalagorik!
Aberastuak egonarren, nekazariak dira, txito nekazari ta baserritarrak. Ezin ditezke uri barruan ondo bizi. Beian bekoak, andikerietan, arrotasunean, iñoren ondamuz, jantzi pitxiz, gorontz estuz, oñetako medarrez esiturik, zaldun-andre itxurak ezin eginda. Parregarriak! Beste bizikera bat daukate uri gañean: benetako askatasuna, egiazko nagusitza, aize ta argi obea, ta batez ere garo ta mendi-lore usaia.
A! ta azaleko errea izango zuan nunbait, bada Iturraldekoari begietako argia