Orrialde:Garoa (1912).pdf/384

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Txurruterako lagun gabe gutxitan izan oida. Goseak edo egarriak anitzez darama uritik goruntz Odolki adiskidea, oleska, kaixioka.
—Kaixo lagun zarra! Ze berri?
—Ementxe, geroago ta mekoago.
—Sendoa itzan ba i.
—Ondakiñetan natxiok.
—Ondakiñetan, e? Ire ondakiñak eztituk ain txarrak. Karai! Orain ere jereza ta... Komenentzi guztien jabe aiz.
—Obe nikek ire osasuna.
—Osasuna? Etzeukat ba nik ere nai añakoa. Aspaldietan bera natxiak, Ixio.
—Eztek ondo jaten da...
—Emaidak ba, ondo jateko.
Ta iñoren baimenik eskatu gabe, lagun zarrak eskeñi baño ere len, opillari eldu ta jerezari ekin, gezurrak esan ta legunkeriak irazi... eskupekoa lortu artean. Bein lortu ezkero...
—Agur, Ixio, baniak.
—Moxolonera.
—Ia ba, gaur goizean Ondarroako legatza etorri dek eta...
Moxolok amar arroako buzkantza dirudi. Ain dago baldar, borobil, lindinga ta koi-