Orrialde:Garoa (1912).pdf/39

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Ara beste... argi-iturri.
—Txapelare bear du.
—Zer? Txapela? Aita ta semea...! Noiz erosi nion nik azkenengoa?
—Orain bi urte.
—Orain bi urte ta ostera txapel berria? Ondatuko zenduteke zuek Drotxillen aberastasunare.
—Ez berorren eskuetan balego.
Azkenerako, Manueltxok berak esaten zion, negar muxinga:
—Erosi beit, amona. Zazpikiñeko mutillak berri berria dauka, ta nik zar zarra. Erosiko aldit?
—Ez, ez, eztiak erosiko: alperrik abil.
Baña erosten zion bai. Ez erosi bear, alajaña, bere illoba bakarrari!
Ta nork esango zukean, etxekoentzat onelakoa izanda, agertzen ziran beartsu guztiai ematen ziena baño geiago eman naian zebillela beti? Bazekiten ondo inguruetako eskaleak. Amaika eskaleri eskupekoa emanda gaiñera bete zien urdalla Ana Josepak Zabaletako sukaldean, ta baita lo ederra eragin ere aldemeneko guk ezagutzen degun sapai artan!
Bazezakean. Etxejauntzako semea zan Joanes. Berea zuan baserria, bereak lurrak,