Edukira joan

Orrialde:Garoa (1912).pdf/41

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

III.

BAKOITZA BERE ALDETIK


Iritzi bat gure buruan ernetzen bada, berealaxe biraltzen ditu sustraiak biotzeraño, lurrean landareak baño askozaz errezago ta sakonago, ta ezin izaten da, gero, dagoan tokitik atera. Lur ona billatzen du gure animan norbere iritziak.
Zabaletako gure mutil sendoai uste bat sortu ta erne zitzaien: bakoitza beregain jartzea, ta uste ori ernetzen asi zan ezkero etzeuden ondo beren jaiotetxean.
Bazekiten: andiak ziran baserri artan utzi bear zituzten lanak, baño billatuko zuten gurasoak nork lan egiña; eltze betea zeukaten bertako sukaldean, baño beste baserrietan ere zerbait jango zan, eta, bear bada, eltze gozoagoa, Ana Josepak uste izan ezarren. Beti izan oida gozoagoa auzoko janaria.
Gañera berriz eztu janak bakarrik ase-