Orrialde:Garoa (1912).pdf/42

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tzen gizona. Bakoitzak bere gose ta egarriak ditu biotzean: ongi baizen obeto izateko asmoa, lokarri gabe bizitzeko gogoa, maitetasun berriak billatu naia ta beste ainbat.
«Andia da lurbira —gogoratzen zitzaion Juan Andresi— Euskalerritik ostean zer ikusi asko dira ta irabazpide onak ere bai naikoa, norbera zerbait azkarra ta langillea izan ezkero. Zergatik, bada, nik irabazi bear eztet, al badet? Dirua irabaztea ta gordetzea baño gauza oberik bai aldago?»
Iñazio Marik berriz, berekiko: «Ezingo naiz mutil zar gelditu —esan oizuan—. Nere eltzeari bakarrik su eman bear diot, nere lapikoan sartu bear det neuk irabazitako urdai zatia, ta lukainka muturra ere bai, nai detanean. Ni mutil zar gelditzea, janariz betetako mai baten aurrean etxeko-jauna goseak egotea litzake, edo erriko agintaria jarleku gabe gelditzea, udaletxean. Eztago iñor, erri onetan, ezkontzeko nik aña aukera daukan gizasemeri».
Ta egia zion arroxko arrek. Soraluzeko neskatxak, Askontegi, Arzubi, Goienetxe, Balzategi, Eroztegi, Txope, Urtiaga, Aingeru ta Azkarragakoak, danak nai zuten