Orrialde:Garoa (1912).pdf/44

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ru zorroari begiratzen diote; gutxik buru ta biotzari. Ta ille arroen azpian zentzun gabeko txepetxburu asko izan oida, ta jantzi apañaren barruan bada-ezpadako biotz aldakor txakillak ugari.
«Ba, ba! —esan zuan Iñazio Marik orrelako gauzak gogoratzean—. Neuk iñorekin adiskidetasun berorik eztaukatan ezkero, amak neurtuko ditu neskatxa ezagunen menduak, amaren begi biziak ikusiko dute garbiro zein dan bere semearentzat emaztegairik egokiena».
Orretan zebillen Ana Josepa semeak uste zuan baño lenagotik eta

berak aukeratu zuan azkenean ere onek bear zuan emakumea.
Jai egun baten Zabaletako etxekoandrea ta Azkarragako Mari Batista

jaztetxean bat eginda, onela izketatu ziran andre biak:
—Zure alabarekin etorri naiz bidean... Ondo neska ederra dago bera.
—Gure! Mikalla? Bai orixe. Aren garaian gu ere bagiñan zerbait baña...
—Zenbat urte dauzka?
—Datorren ilbeltzean ogeta iru.