Orrialde:Garoa (1912).pdf/45

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Ona dirudi.
—Oso da ona, etxekoia ta maratza. Ez neurea dalako, baña eztago bera bezelako beste bat Uribarrin.
—¿Zer ezkontsari emango ziñoke?
—¡Ja jai! Orixe da galdera polita, Ana Josepa.
—Ia ba, nik ere ezkongaiak dauzkat eta...
—Bai, bai, guraso geran aldetik gure umien onari begiratu bear diogu, ta... Baña gurean eztago zuenean beste diru. Mutil on baten bearra bai: aurten ere ler egin degu garia jotzen ta iñaurkiñak ekartzen. Bai ba, zartu egin gera ta. Gure Antonek ere, onezkero, irurogeta bostenbat urte izango ditu, senar emazteak eta alabatxo bi bakarrik gaude, ta lanak dira emen.
—Orduan elitzake gaizki etorriko zuentzat gure Iñazio Mari.
—Ez orixe, ez Ana Josepa, ta biok ulertuko bagiña...
—Uler gaitezen. Tira, zenbat emango diozute zuen alabari?
—Baña gure etxerako.
—Bai ba, zuenerako. ¿Zenbat?