Orrialde:Garoa (1912).pdf/46

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Eztakit ba nik ba. Bosteun dukat edo.
—Zer diozu, emakumea? Bosteun dukat Azkarragako alaba zarrenari? Ikatzagakoak ere badu orrenbeste, maizterrak dirala gero.
—Ia ba, besteak ere, ezkontzen danean, zerbait izan bearko du ta. Zeuek zenbat emango diozute mutillari?
—Guk zortzireun dukat eta bi etxe-bizitza.
—Ezkabiltz ondo, Ana Josepa. Zabaletako mutillak nai lituke, gutxienaz, milla dukat eta berak ikazkintzan irabazitakoak, bi etxe bizitza, bi bei, ogei bat ardi, gurdi bat...
—Ezin ulertu geinkez, Mari Batista.
—Ezaldezu nai?
—Nai izatearekin zer daukagu? Milla dukat eta eztakit zenbat ondasun gañera eman bear guk, eta zuek bosteuntxo? Izango du Iñazio Marik milla dukatekoa, berak zortzireun eramanda ere.
—Eztaba zuentzat gauza aundia milla dukat... Ara, zuek milla ta guk zazpireun. Gero ere, zuen mutil ori Azkarragara ba-