Orrialde:Garoa (1912).pdf/48

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

du ziran: egun artan asi zuten leloari nola bukaera on bat emango zioten.
«Ezta gaitz izango —esaten zuan beretzat Mari Batistak—. Ana Josepak nai du, igarri diot, eta orrek nai duana egingo da Zabaletan. Baño askatu bearko du ziskua, bai, Jaungoikoak laguntzen badit. Urre gorritan ekarri bearko ditu mutillak ezkontza diruak, oiek urre borobil asko omen dauzketa. Noizko dituzte ontzako zarrak? Esandako gauzen gañera, nai litzake beste zertxobait.
Atxur batzuen bearrean gaude, ondo etorriko litzaizkigu lai berriak... Ikusiko det etxean zeren premia daukagun... Urbiako zelai zatitxo bat emango baliguteke... Eskatu beintzat lenbizi, ta gero, ezin bada, gogorrean badaude, utziko zaio. Jaungoiko maitea! Sitsak jandako abe ustelak geunden Azkarraga jaso eziñik, baña abe zindo berria datorkigu etxea erori eztedin.
Iñazio Mari, zeruak zakark, geurea zera, eztirazu igesik egingo».
«Urteak ere aurrera dijoazkio ta —zion bere artean Ana Josepak, Zabaletarontz zijoala —nonbaiten sartu bear nuan nere semea. Etxe ona ta andre obea izango di-