Orrialde:Garoa (1912).pdf/56

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

bideak egitera joatea, garai onean, zuk etxetik erten bear dezun egunetan! Atzerri otsoerri esan oida, ta ala gertatzen da geienetan, bada erbestekoari etzaio iñon ere ain ondo begiratzen, ezagutu artean beiñik-bein. Nik badakit beltz guztiak eztirala ikatzak eta zuri guztiak iriñak ere ez, nik badakit, Gastelerrian ere gizadi onak badirala, gure artean gaiztoren batzuk diraden bezela; baño ezin asmatu neike zeintzuekin batuko dan gure Juan Andres. Nola nai ere Burgos aldean eztu euskerarik billatuko beintzat, eta euskerari utzitzen badio, euskalduntasuna ere or nunbait ibilliko da euskerarekin batean. Gordeko aldu gure euskera maitea bere biotzaren erdian, Aita gurea, esateko bada ere. Ezaldu galduko etxetik daraman garo usaia! Ona izango alda dabillen tokian!»
«Baita zu ere, ona izango altzera, seme. Adi zazu aitaren esana nere mendetik zoazkitan orduan. Gaurtik aurrera lan berriak izango dituzu ta orain artean baño lan andiagoak, baña ez ikaratu. Bildur bat