Orrialde:Garoa (1912).pdf/58

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

jarduna? Entzun bai, entzun bakarrik, zorionaren atarian gazte zoroak gizon argi naigabetsuaren illeta illun gogaikarria entzun lezakean irudira...
Azkarragara gure aita-semeak iritxi ziraneko, an zeuden beste bazkaltar guztiak etxe aurreko larrañean, oidan bezela, jolasak utzita, Iñazio Marin etxe-bizitzea ikusten. Jostuna ta Ana Josepa ziran erakusle. Biak zeuden arazoaz gorri gorri eginda, baño Ana Josepa batez ere, buruko zapiaren azpitik, belarrondotik zear, ille motz zuri batzuek ertetzen ziotela. Eztakit nik etxeko andre au zerk zeukan ain kiriotsua ta urduria: edo Juan Andresi laster agur egin bearrak edo lagun, aide ta auzoko askoren aurrean Zabaletakoen esku zabal, emankor, ioritsua erakutsi naiak. Nik ziur dakitana da naiago zukeala Ana Josepak Gipuzkoako andre danak Azkarragako larrañean egon baziran orduantxe. Bai, ipuiak esaten ziran beragatik, baña ondo egingo zituan arrek bere gauzak. Ikusi zezatela.—"Ara emen[1]—zion—bi banasta, berri berriak, lanerako... Ara laiak, iru

  1. Orrelasen erakusten dira ezkun berrien etse-bizitzak Goierri aldeko baserrietan.