Orrialde:Garoa (1912).pdf/59

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

itai, lau atxur ta basorako bi aizkora. Erabilliak daude, baña onak dira: lengo astean zorroztu ditu Manel Motzak... Ara bi lo-mai, Jose Martiñi erosiak... Ara sei esertoki. Bitoriatik ekarri ditugu, ta ez merke merke... Jetxi zadazute kutxa ori gurditik... Astuna dagola? Bai ba, bete betea dakarguta. Begira zer datorren barruan. Bat, bi, iru, lau: lau galtza urdin astegunetan jazteko. Beste lau jaka, oiei dagokizkoenak. Beste bi galtza ta bi amilla[1] neuk irutako eunez egiñak, soro ta basorako. Azokan erosten diranak baño geiago iraungo dute oiek, bai... Beste bi galtza ta bi amilla, oial lodizkoak, jai egunetarako; ta gaur jantzita dauzkanak gañera... Ara elizkizunetarako soin-gain luzea, kapa: ezta gaurkoa, neure aitarena zan, baño eztio sitsak ikutu oraindik... Bat, bi iru... ogetalau sudur-zapi, berri berriak. Amabi alkondara, urdin ta gorri, algadoizkoak. Artillezko kalzerdiak amar pare[2], aitaren eskuetatik erten duen egintzarik onenak. Beste sei pare, ille bigunagoz

  1. Jaka.
  2. Biko. Pare esaten zuan beti Ana Josepak eta pare ipiñi bearko degu.