Orrialde:Garoa (1912).pdf/60

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

errañak antolatuak. Bost pare abarka, lau lanerako ta bat jaietarako. Bost pare abarketa, Zapatak pare bat, eta soñekoak gañera.
Billerako geienak erdian artuta zeukaten Zabaletako etxekoandrea. Emakumeak, jantziai ikutuka, nolakoak ziran ta nola josiak zeuden begira zebiltzen; gizonezkoak, beren beatz lodiak aizkora-itaien aoetan erabilliaz, atxurrez zelaia joaz edo laiakaz lurra jasotzeko itxurak egiñaz. Mikalla, etxera sartu zan, zerbait aldatzera; an barruan zebillen Mari Batista ere, beste emakume batzuekin, maiak jazten, noizean bein larrañekoai begiratzea utzi gabe; Iñazio Mari, Antonekin batean, beiai jana ematen zegoan, ukulloan; Joanes, ate ondoko jarlekuan exerita, pipa erreaz, naigabetsu, antziñetako gauzak gogoratzen; Joan Andres, Azkarragako leio nagusitik etorkizunari gozoro begira.
Ana Josepak, joandako edo etor-bearreko gauzak gogoan zituan eztakit, baña ajola andia zerabillen eskuarteko zeregiñean.
—Ekarri orain beste gurdi ortakoak —agintzen zuan—. Ara emen sei oe-bigunga-