Orrialde:Garoa (1912).pdf/61

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

rri,[1] ondo beteak;sei buruazpiko[2], sei berogarri[3], bi berriak eta lau zarrak, danetara bearda ta... Araza-kutxa orretan datoz gauza zuriak. Bat, bi iru... ogetalau maindira, eun lodizkoak; ogetalau burkozorro[4], danak berdiñak; amabi alkondara, kirruzkoak; sei oestalki, zuri, me ta garbiak; zamau[5] andi bat sei txikirekin, ta sei legorki, batere erabilli gabeak... Atoz onera, Mari Batista, etxeko lanak nork egiña badaukazuta. Begira zazu: auek dira paperean ipiñita daudenak. Auek eta zortzireun dukat urretan eta gurdi bat bei birekin. Naikoa dala uste det baserritar batentzat. Baño beste oparitxo batzuek ere badakarzkigu: nere senarrak orrako eliz-oiala, manteliña, amarauna baño meiagoa; Jose Ramonek urbedeinkatu-ontzia, aingeru ta guzti; Kataliñek sei pare kaltzerdi, arizkoak; Juan Andresek pertz oria, esnea egosteko; Pedro Antonek Aranzazuko Amaren irudia, eta nik gorua ta gorutxapela, zillarrezko ariz Santanako mojak apaindua. Gorutxapel au baño politagorik eztezute ikusi.

  1. Koltsoi, gaztelarren izkeran.
  2. Buruazpiko, burko. Almohada.
  3. Mantas.
  4. Fundas.
  5. Mantel ó servilleta.