Orrialde:Garoa (1912).pdf/63

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zuan ostera zapi ori, txiztanak, belarrixo biren irudira, tente ta lerden jarriaz.
Orduantxe atera zituzten billerakoak ezkonberrientzat zekarzkiten eskindeak. Onek, urre itxurazko belarritakoak, itxurazkoak bakarrik, bost errealean etzegoan oberik eta; arek, errirako esku-atorra; besteak, Mezatarako liburua; urrengoak, euri-estalpetxoa, urlia izebak azpirako gona gorria, sandia lengusuk sukalderako auspoa, auzoko lagun batek titare ta jostorratz ontzia...
—Gutxi da baña barkatu —zioten eskintzalle danak— eta guztiai parkatu zioten ta baita eskerrak eman ere zekardena zekardelako. Artu, artu, artuak ematen du ogia ta.
Badira emakume batzuek bidean billatzen dituzten txotx guztiak etxera eramaten dituztenak, naiz eta etxean gurdikada egurrak saltzeko euki. Oietakoak ziran Ana Josepa ta Mari Batista. Etxekoandre bi oiek Azkarraga ta Zabaletako ganbaretan gordeta zeuzkaten tresnak nolakoak ziran ezin siñistu liteke, ikusi gabe: galtza ta abarka zarrak; atorra ta gona zatiak; kaltzerdi, jipoi[1] ta gorontz erdikak; ondo-

  1. Jipoi=Chaqueta