Orrialde:Garoa (1912).pdf/64

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

rik etzuten tupin, pertza ta paelak; mutur, kerten ta belarri gabeko pitxar ta bonbillak; katillu ausiak, burni zatiak, piper potoak... zer ez? Dana biltzen zuten arretaz, dana omen zan zerbaiterako, ta ez omen zan ezertxo ere alperrik galdu bear, ezta ari albañu bat ere.
Baño ez orregatik uste izan, irakurlea, garai danean, eztizutela emango gure baserrietan zure gosea asetzeko aña, ta zerbait geiago. O! Garai danean, eztago iñun euskal-etxekoandrea bezelakorik jan-edana ugari jartzen, ezeren erruki gabe.
Azkarragako eztaietan Mari Batistak ipiñi zuan janari guztia iñork eztaki zenbateraño izan zan: ogiak, anegaka; barbantzoak, imiñaka; urdai-lukainkak, arroaka; azatan, baratzatxo bat; ukulluko txekorrik andiena oso osorik; arkumetan, artalde polita; ollotan, lau edo bost etxetakoak; esne ta arrautzatan, inguruko guztiak; ardo-sagardotan, errotarri bat erabiltzeko beste. Gutxik eramango dio euskaldunari jaten da edaten, baña Azkarragako eztaietan danak ziran euskaldunak eta ezin geinke jakin zeñek geiago egin zuan. Guztiak bete zuten urdalla galanki, guztiak lasaitu zuten larrua