Edukira joan

Orrialde:Garoa (1912).pdf/66

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

IV.

LANDARE BERRIAK


Manueltxo zan Zabaletako giza-landare berria, ta txit maite zuten etxe artako denak.
Landare berriari beti begiratzen zaio zarrari baño pozago ta arreta geiagorekin. Zarrak zer eman duan jakiten da, baño ez gazteak zer eman dezakean. Zarra gogorra izan oida, sustraitsua, edertasun gabea, bere oiturari eutsia, txertatzen gaiztoa. Gaztea berriz ezea, polita, biguna, guria, txerterraza. Zarra iñausitzen danean zapuztu egiten da, gazteak indar berria artzen du. Zarrak beti dauka zer erantzun, gazteak beti zer ikasi. Gaztean egin bear da lan, zartzan gauza onik izatea nai badegu.
Orregatik zaintzen zuten ain ondo Manueltxo bere gurasoak eta bere aitonak. Argia zan mutilla: oso poliki zekian irakurtzen, bere izena paperean jartzen zuan, edozein baño geiago zan kristau dotrina