Orrialde:Garoa (1912).pdf/69

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

arriskurik andienak, eta orretan nago; baña goian bertan ere zerbaitzuk badira, ezin ukatu. Eztago iñon griña gabeko gizonik eta arantza gabeko lurrik. Emen ere sagarrik onenak izan oidute arjoa, lorien ondoan sortzen dira asun lakatzak, arkumeak dabiltzan tokian igarotzen dira otsoak eta axeriak».
«Au ezta gure egunetako gaitza, ez; antziñetakoa da; baño antziñetako gaiztakeriak alde batera utzirik, neuk nere begiakin ikusitako gertaera bat agertuko dizuet. Adi zadazute».
Joanes gauza jakingarriren bat esatera zijoala ulertu zutenean, etxeko danak, eta mutikoak eztago zer esanik, oso urduri ta jorantsu, artu zituzten beren aulkiak eta inguratu zuten gure aitona, bere aotik zetortzkion itz guztiak txit arretaz entzun ta gorde naian.
«Ni gaztetxo nintzala —jarraitu zuan Joanesek— ezagutu nituan umekondo trakets bi, Manueltxo ta Joxeren idekoak gutxi gora bera. Axeri ta Otsoko esaten zioten. Etzan Axeri Idiazabalgoa, Otsoko etzan Ataungo basoetan jaio; baño ai! biak ziran euskaldunak, biak menditarrak. Axeri, az-