Orrialde:Garoa (1912).pdf/71

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

«Gurasoak, beste askoren antzera, ardura gabeak lenengo, berandutxo ajolatu ziran».
—«Urlia, sandia, —esan oizioten— begiratu zaiezute semeai, ertenegiak datoz».
—«Umekeriak dira oiek —erantzun oizuten gurasoak— etorriko zaiete zentzuna, zerbait azitakoan».
«Baño galanki azi ta zearo indartuagatik, etzitzaien zentzunik buruetan sartu. Ez: geiago ta geiago loditu zitzaien berengain nai zutena egiñaz bizitzeko amesa, sustrai andia bota zioten griña txar guztiak, alperreri ta nagitasunak ordoitu zituan lanerako, eta mutikotzar aietatik etzegoan ezertara ere gauza onaren itxaropenik».
«Laster entzun zan Axerik aldamen baserriko olloak arrapatu zituala, Otsoak ardirik onena jan ziola urreko artzai bati».
«Orduan egin zuan oiu Axeriren aitak: —Eskua moztuko diot semeari. Orduan esan zuan Otsokoren amak: —Anka biak ausiko dizkat gure mutillari».
«Ba! Eskua moztuta ere axeriak axeri gelditzen dira; ankaezurrak ausita ere otsoak beti otso».
«Lagun gazte biak, geroago ta okerrago,