Orrialde:Garoa (1912).pdf/73

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dian, onelako tokitan, bata besteari txistuka zebiltzala; arabar mandazañari, makilka zuzitu ta gero, onenbeste diru kendu ziotela; Bizkaiko baserri baten arrigarrizko eriotza egin zutela, ta eztakit beste orrelako zenbat albiste. Danak etziran noski egiak izango, baño neronek ikusi nuan egiazko jazoera negargarri bat. Esaten ere ikaratu egin bear da. Otsokok, jai arratsalde batean, ardangelarako txanponik eman nai etziola ta beste gabe, aizkoraz zatitu zion burua bere aita zar gizagaixoari!»
—Jesus!
«Bai, Jose Ramonek ere badaki. Neuk nere eskutik eraman nuan gero urkamendira Otsokoren eriotza ikusi zezan, oben-bidearen gorrotorako».
Jose Ramonek— Oroitzen naiz; begien aurrera datorkit gizon arren arpegi zurbil, makur ta ezaiña; gogoan daukat nola esan zigun barkatzeko bere gaiztakeria Jaungoikoaren izenean, Jaungoikoak ere barkatu zezaion. Itz neurtuetan ipiñi zuten Otsokoren bizitza, ta ortxe ziran nunbaiten euskerazko bertso berriak.
Manueltxok — Nik uste nuan gizatxar guztiak urrutietakoak zirala.