Orrialde:Garoa (1912).pdf/74

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Aitonak — Etzenduan ondo uste.
Josek — Orain bai alda emen era orretako gizonik?
Aitonak — «Sustrai txarrak edonun ta edonoiz eman dezake kimu berria, ta gizonak dauden leku danetan oidira gaiztakerirako sustraiak. Eztet nai egiaren argitasuna estali: orain ere azaltzen da gure artean otsokotarren bat edo beste; baña, esan dezagun gure biotzaren poztasunerako, ez urietan bezela maiz ta ugari, baizik noizean bein, urri, bakan, iñoiz edo berriz. Ezin da gure lurretan orrelako landara ta piztirik ugaldu. Gurutzearen itzalak galtzen ditu emen orrelako landara ta piztiak, gurutzearen itzalak eta guk geure izen onari diogun begiruneak. Bai, goialdeko basurdeak baño geiagotan agertzen dira baserrietara urietako zakur amorratuak, baña euskaldun gurasoak ajolarik ezpaluteke edo euskal mendietan gurutzerik ezpalitz, laster ugalduko litzatezke zakur, otso ta basurde amorratuak Euskalerrian ta baserrietan bertan. Arretaz bizi bear, beti arretaz».
Manueltxok — Ta zer egin zuan Axerik, aitona?
—«Axeri, oso txaldandua, moteldua,