Orrialde:Garoa (1912).pdf/77

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zugaitz adarrean katigatu zirala, ta egunero zekarden gizonak urraturen bat etxera, ta mutikoak berriz txitean-potean[1] bear zituzten praka berriak. Manueltxok besteak baño geiago. Larruzkoak ere etziran naikoa ume arrentzat. Beti zebillen orbel, lasto edo garotan txilipurdika, beti sasi tartean masusta billa, beti txori kabitan inguruko zugaitzetara igonda. Ura mutil biurria, ura basakerra, ura katardea. Uutikan mutillak! A ze izatekoak, ainbeste lan gurasoai eragin ta gero nai zuten lekura iges egiteko. Beste gauza bat ziran neskatxak, esanekoak, zuzenak, txotillak, paketsuak. Ai ene! ongi etorriko zitekean bat Zabaletan emakume bien laguntasunerako, etxea jasotzeko, amonaren ondorengotzat. Ori zan senar-emazte zar bien aspaldiko ames, gogo ta itxaropena. Emango alzioten Jaungoikoak.
Eman zioten. Egun batean Pedro Anton morroia berri on bat ematera joan zitzaion Joanesi mendira: etxean aurra jaio zitzaien ta neskatxa zan!
Gure artzaiak Aloñatik jetxi zanean, es-

  1. Txitean-potean. Gastelarren á cada instante bezela.