IRAKURLEARI
Egun on ta berri on, adiskide.
Garoa naiz, Kresalaren anai gaztea; baño menditarra, Gipuzkoako izkeraz jantzia.
Nere anaiari abegi ona egin zioten euskaldunak.
Gaurko egunean edozeri jotzen zaizka ta, Euskalerrian azi zalako, txalo batzuek jo emen zizkaten.
Baño ni eznator txalo billa. Nere aitak esan dit buruauste gogorren erdian sortu naizala, zeregin askoren tartean, txolartietan, atalga ta pitinga; arantzapeko lore gaixoa diruditala, eguzki gutxiko landare maxkarra.
Bai, nere aitak dionez, Kresala ta ni almen gabeko gizonaren egintzak gera, zazpikiak, eta gure aitak ondo ezagutzen gaitu.
Ni jaio baño len zerbait izango nintzala uste omen zuan, baña jaio ta gero, zelaira naramala, begira begira egon zait eta utsune agiriak idoro