Orrialde:Garoa (1912).pdf/80

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ezin aspertu zan beretzat zenbat emango zioten galdezka. Bakarrik joan balitz ikuturen bat ere egingo zion biatzakin edo mingañarekin, nolakoa zegoan jakiteko.
Aiton-amandreak, noizean bein aurrari begiratuta:
—Lotan aldijoa? —zioten— Gaixoa! Eztedilla otzitu gero.
—Baizera otzitu —erantzun zien andre gazteak— dagoan beroan, Uztaillaren 22-an.
—Erri-sarreratik jaztetxeraño[1] oñatiar guztiak, andrazko ta gizaseme, gure baserritarrai zerbait esan bearra bazeukaten.
—Ongi etorri, Jose Ramon, landare berrixa aldozue?
—Kaixo, Joanes, ori gizon gordiña zagoz.
—Apaña zatoz, andre Ana Josepa.
—Mutilla alda? Neskatilla? Zer izen ipiñi biar xaue?
Eguneko donearen izena ipiñi zioten: Maria Magdalena.
Bataiokoak eleizatik irten zutenean, uri-

  1. Baserritarak, urira datozenean, oñetakoak aldatzeko edo zerbait artzeko aukeratuta daukaten etxeari esaten zaio jastetxea.