Orrialde:Garoa (1912).pdf/81

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ko ume sostor guztiak, umeak etziran batzuekin nastatuta, eleizaren aurreko enparantzan idoro zituzten bolo, bolua! bolua![1] je! je! deadarka.
—Au ezta orregatik oitura ona, —esan zuan Ana Josepak— Zer dalata bota bear ditugu emen geure diruak?
Eta senarrak, eskukada bat txanpon jaurtiaz:
—Zeuk esan dezu, ona edo txarra, oitura dalako. Nik ona deritzot.
—Berealaxe ixilduko ziran umeteri ta gañerakoen oiuak. Aitonaren jaurtigi ziñua susmatzeaz bakarrik, gizataldeko guztiak, artega, igikor ta irritsu, zabundu zituzten buru ta besoak, ireki ta ernaitu zituzten beren begiak alzuten añan, ta txanpon gorri-beltz leunak izpi-une baten egaka bezela ikusita, gero, auspeztu ziran dirua erori zan tokira, denak batera, denak pilloan, burrukarik gogor, zoli, zital, ausarditsuena egiteko ustietan.

  1. Bolo, bolua. Onela deitzen diote euskaluri batzuetan bataioari. Agirian dago itz ori nondik datorren: ¿Visbaptizari? ¿nai aldezu bataiatua izan? -galdetzen du apaizak - eta Volo, naidet, erantzuten zaio; ta erantzuera ortatik dator gaurko bolo, bolua.