Orrialde:Garoa (1912).pdf/82

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Baita egin ere. Lauoñean edo etzinda, bultzaka edo atzaparka, arpegiz lurra igortziaz edo azpikoari ler eraginda, ezeren armin ta iñoren ardura gabe, azkar egin zituzten ango txanpon biltzeak.
Ta aurrera berriz ere bataiokoen atzetik je! je! bolo! bolua! deiezka.
Baño ez guztiak. An gelditu ziran autsez loituta, miñez ta negarrez, txiki, mengel, indarge ta makalak. Batari txapela galdu zitzaion, besteari gonea urratu, norbaiti biatza ostikopean zapaldu zioten.
Zeñek egin dotzu, maite —galdetzen zion arri, ezin ibilli zan atsotxo batek, bazter guztiak begiratuaz, zerbait alperrik galdu etzedin.
—Moxolok egin xao, —erantzun zuan urratudunak— aretxek, lapurrak alakoak.
—Ixo, ezta olakorik esaten da.
—Bai, andrea, egia data: neuri ostudost eskuan neukan dirua.
Oidan bezela andi ta indartsuenak atera ziran nagusi lenengo txanpon eralgitzean, ta aiek zijoazen Joanesi jarraika je! bolua! je! aspertu gabe oiuka.
Joanesek, emaztearen esanei entzungor egiñaz, mutikoen atarrapuzka ta iskanbilla