Orrialde:Garoa (1912).pdf/83

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ikustegatik, edo barruak eskatzen ziolako, beti parrez, atzera ta aurrera, ezker eskui botatzen zizkaten txanponak.
—Gizona, —zion Ana Josepak beti ere— naikoa dezula. Txantxetako gauzea da! Orrenbeste diru eztu iñork egundaño Oñatiko kale arian bota; ezta jauregiko zaldunak berak ere, emalea da baña.
Mutiko-neskatoak, txanpon bitzea bukatu ondorean, beingo baten zabaldu ziran pelotalekura edo gozotegietara, ta gure Zabaletakoak jaztetxean sartu gabe, igo zuten tapa tapa beren baserri paketsura.
Baserri artan, egun orretatik aurrera, beste bizitza bat asi zan, obeagoa, bigunagoa, alaiagoa; len baño askozaz errezagoa zan etxeko guztien parre ta jolasa. Erdi umetu ziran danak, eta noiznai zeuden prest umekeriak esateko ta umekeriak egiteko.
Jetxi zuten seaska ganbaratik sukaldera, ta seaska ondoan makurturik, lanera baño len edo lanetik zetozenean, arpegirik gozoenaz, soñurik samurrenaz, beti ari zitzaizkon aurrari Zabaletako gizonak:
—Ekatzu patxobat, poxpolin, ekatzu patxobat, arrosatxoa. Noiz ikasi bear dezu