Orrialde:Garoa (1912).pdf/84

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

pa ematen? Pa, Pedro Antoni. Pa, aitonari, maite zaituta. Pa, onelaxen. Noiz ikasi bear dezu baña zeuk, noiz?
—Kendu zaitezte ortikan, —esaten zien amonak— umetxoa musuka jan bear dezueta. Ara, arpegi guzia gorri gorri jarri diozute zuen bizartzarrokin. Ta negarrik ere ez berak. Aingerutxoa! aur zoragarria! gure illargia! Bai, illargia zera zu, illargi bete argitsua! Nik erosiko dizut zuri jostallu ederra azokan, nik, bai, zuri, ederrorri!
—Baño batez ere Manueltxoren amak, Katalin apal, belatz, lotsatiak, etxean bakarrik gelditzen zanean, bere aurrari egiten zizkon jolasak eta esaten zizkon txera palaguak etzuten beñere azken ta neurririk. Sarri, bere magalean zeukala, begira begira egoten zitzaion, zertan zegoan ere aztuta; anitzez, beste aurtxoen eriotza gogoratzean, estutzen zuan bere bular gañean sendoki; askotan, lo eragin nai zionean, euskaldun ama guztiak oiduten erreztasunaz, eresitzen zizkon ixil ixil, eztitsu, eztitsu, bere biotza ezpañetan zuala, onelako itz neurtu samur batzuk: