Orrialde:Garoa (1912).pdf/85

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Seaska zarrak aur berria du
Zeruetatik jetxia,
Aingerutxoak ekarri dute
Ezur t'aragiz jantzia.

Jaunak eman dit neretzat eta
Nerea det nik Madalen.
Maite kutuna, ezaidazala
Jaun zerukoak berriz ken!

Goi urdiñean izarri aña
Daude zeruan aingeru,
Zabaletako baserritxoan
Bat edo bat bear degu.

Nere laztana, nere bizitza,
Nere erraien zatia.
Ara zein bigun jarri dizutan
Seaskatxoan kabia.

Seaskatxoan nai ezpadezu,
Zuretzako det altzoa;
Egin ementxe lo ederrean
Zerutar ames gozoa.
Manueltxo, umea izan nonbait, ondamuak biotzean ikututa, espaz betea egon oizan gizagaixoa aurrari esaten ta egiten zizkioten gauzak entzun ta ikustean. Nola ez? Bera zan lenago ederra, bera mutil argia, bera etxeko maitea, ta orain bestearentzat ziran goramen ta ipui guztiak. Ezagutzen zion amak semearik barruko illunta-