Orrialde:Garoa (1912).pdf/87

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Ana Josepak uxatu oizituan deadarka, bera tarteko etzanean:
—Txoratu alzerate, kristauak? Ezaldaukagu bazterretan beste lanik?
Baña umetxoaren musu borobil polita ikusi orduko, amona bera joaten zitzaion aurrari atsegiñezko arpegiz losinga:
—Izan ere etxeko danak txoratzeko naikoa zera zu, erregintxo, elurgillo, gaztanbera, usakume, lili zuri! Ez, Urbiako zelaietan ezta zu bezelako lilirik sortu, ezta sortuko ere! Zu zera lore giztien lorea, zu zera apainduri giztien apainduria! Nik ekarriko dizut, bai, amonatxok ekarriko dizu jostallu eder ederra, zeu bezelako jostallurik iñon eztago baña!