Edukira joan

Orrialde:Garoa (1912).pdf/88

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

V.

AZOKA TA DEMA


Azoka ta dema zalea da euskaldun basetxetarra. Etengabeko lanean egongo da iru edo lau aste osoan azokaren pozez, baña etzaiozute azokaren itxaropenik kendu, bada orduan egoak moztutako txoria bezela geldituko zaitzute, jangar ta nakar, abaildua ta ezertarako eza.
Azoka da, menditarrentzat, ez bakarrik salerosketako garaia, baita ere albisteak jakiteko era ederra, lagun arterako beta egokia, jan edanerako epe gozoa, atseden ordurik onen onena.
Gauza oiek guztiak bear ditu gizonak noizean bein, ta gure baserritarrak iñork baño geiago noski.
Ezta padartzarako[1] jaio, bakartasunean bizi bada ere. Paduak[2] eztu izu-

  1. Padartza = Eremitzago.
  2. Padua = Desierto.