Orrialde:Garoa (1912).pdf/9

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dizkit azalean, ustegabeko erkintasuna errai-mamiñean.
Ala ere, arrera txarrik ezaldirazu egingo. Apalari etzaio iñon gaizki begiratzen.
Ta gañera, nai degunik eztegu, irakurle, ta aldeguna bearko. Gaur eztago aukerarik.
Erneko aldira euskeraz irakurgai gozo, ugari, ta mardulak. Betoz ordu onean, betoz ainbat lasterren.
¿Nork daki, ni ain kaxkarra ikustean, liburu eder bat zeuk asmatuko ezpadezu?
Baño bitartean, ara ni naizen bezela. Tira, ikusi zazu Joanes artzaia,[1] ireki zaiozu atea, irauli zadazu orria.

  1. Nere artzaia beste mendi-mendiko artzairen bat baño aurreragokoa da. Begira Revista Internacional de los Estudios Vascos deritzaion albistaria, bere lenengo zenbakian