Orrialde:Garoa (1912).pdf/91

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

balean aurrera, bide ziorretan barruna, mendian gora, basotik bera, zelai erditik zear, soro ertzetik aldamenka, amilla mengelak sorbaldan dituztela, makillatxoak eskuetan daramazkitela, biotzaren Ieiaz osoro beterik, barruko azkortasuna ezin gorderik, arro, artega, esale ta ameslari, zezenetara baño errezago, eztaietara baño gogotsuago, umeak gozotegira baño pozago, abere ospatsuen indarra edo gizon trebien adorea zelai edo enparantzaren erdian ikusteko

asmoetan.
Done Tomas egun batean Mondragoira joan bearra izan nuan. Azoka eguna zan ta egunik andienetakoa. Zazpi milla aingeru! Bazan uri artako kale arietan itzotsa, zaratea, ixkanbilla ta nastea galanki. Egurrez tontortutako gurdiak, errenkadatik ertenda, urrengoai ibillera galeratzitzen; atzetik zetozen itzaiak, mendian bezela oiu egiñaz, beren uztarrientzat biderik ezin edekita; jolasbilla edo apostura bakarrik joan ziran gizonak, ardangeletako ateaurrean, betiko leloari utzi gabe, alkarri ardoa eskeintzen; artu-emanera zijoazen emakumeak, beso ta buru otarraz beterik, zerbait galdu etzezen, alderdi guztietara begi-