Orrialde:Garoa (1912).pdf/94

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Ara errege sagar ederrak.
—Burdintxarik eztaukat, baño bai urtebiak, kanpandojak, altxondoak... Danak dira onak, naiz erreta naiz gordiñik jateko. Artu itzatzu kanpandojak.
—Bai kaskarrak!
—Kaskarrak, ukabilla beste badirata?
—Ukabilla nolakoa dan.
—Beti andia, euskaldunarena bada. Atxurrak eta laiak zabaltzen ditu eskuak galanki. Zenbat ipiñiko dizkitzut?
................................................................
—Ollaskorik bear aldezu, andrea?
—Ez, kapoi batzuen billa nabil.
—Ikusi zaizkidatzu auek, artu zaizkidatzu eskuetan; badira amalau libra gutxienez.
—Ze amalau libra gero, ezurra ta azala besterik eztauketa?

—Nai dezu amabi baietz?
—Nai dezu ezetz?
—Pillumena, ekatzu pixu ori.
...............................................................
Emakume saltzailleakin batera jarrita ikusi nuan Zabaletako Ana Josepa, illuntxo, aserre antzean, ia iñori itzik egin nai