Orrialde:Garoa (1912).pdf/95

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ezta, arrautza-ollasko batzuek saldu naian Zer ote zuan ain muker egoteko? Geroxeago jakingo degu.
Beste alderdi batean agiri ziran txerri ta abelgorri talde andiak. Bazeukaten gizonak naikoa zer ikusi. Urdama[1] nagi narrasak, ume pilla guri politak, akets gazte gogor sendoak, zezenko eder bizi mamintsuak, urrux egoki garbi txukunak, esnebei gizen ta bikañak... danetik zegoan elea ugari, oso ugari baña.
Entzutekoak ziran baserritarren galdeak, abere jabien erantzuerak eta guztien gogozko goramenak.
Txal baten ondoan:
—Biantxa polita dezu, adiskidea.
—Bai, ama ere eztu onek edonolakoa.
—Zenbat erralde bezela izango da?
—Ogetamaseitik berrogeira.
—Orrenbeste? ... Noiz jaio zan?
—Biar izango ditu amairu illabete.
(Alderdi guztiak begiratuaz).
—Itxurazkoa da. Eztu aitzekiarik...
(Egon egon eginda).
—Saltzeko aldezu?

  1. Urdama, tserrama=Cerda con crias.