Orrialde:Garoa (1912).pdf/96

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Uste orretan ekarri det. Etxean beste zazpi bei badauzkaguta...
—Zenbatean?
—Garestitxo. Jatorri onekoa nola baidan... Oraintxere onen amak sei pitxarro esne emango ditu, umea egin zuala bi illabete bada baña.
—Zenbat eskatzen dezu ba txalagatik?
—Iru ontzako ta erdi eskatu bearko.
—Gizona! Zillarrezkoa balitz ere...
—Ezta zillarrezkoa, baño bai aragiz ondo betea. Aragiak berak ere, erraldeko ogetamarrean, ia orrenbeste jotzen du. Begiratu zaiozu nolako atzealdeak dauzkan.
—Ez, ezta neretzako egiten dana; merkexeagoa bear det. Billatuko aldegu, aukera badagota.
—Gaitz izango dezu ba ona ta merkea billatzen...
Idi erraldoi biren aldemenean:
—Auetxek dira Tolosako dema irabazi zutenak.
—Mutillak! Egundaño eztet onelako idirik ikusi.
—Bai, gure bei koskorrak baño baba geiago jan dute idi auek.